XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) riff bizi-biziari ekin eta hortxe uzten zion, erdibidean zintzilik.

Atzerrian egindako ikasketei buruz, berriz, deus gutxi azaldu zigun.

Bai, ez, hala uste, ez dakit, eta kito.

Putzuaz beste aldera nola iharduten zuten ezagutzeko irrika bizian geunden arren.

Ez kazadorarik, ez aldizkaririk, ez zigun deus ere ekarri.

Etxe hartaraino eraman gintuzten energia haiek, bibrazio berri haiek, segi aurrera hura baino ez.

Arrotz bihurtua zegoen.

Agian, herrimindu egingo zen Estatu Batuetan baina ez zezakeen horrelakorik adierazi, ez baitzen heavy gertatuko modu horretako aitortzarik.

- Rocka biziki interesatzen zaik ala? hori ere galdegin nion behin.

Goitik behera begiratu eta honela jaurti zidan:

- Rocka diat, gaur-gaurkoz, bizitzeko arrazoi bakarra.

Ederra, bada!

Baina bertan utzi nion bakean.

Erantzun barregarri eta snob hura ez zegokion bi lagunen arteko elkarrizketari, biak ere gai horretan zale amorratuak direnean, bera ni baino zaharragoa izaki, batez ere.

Baina bera ez omen zen konturatzen.

Ameriketatik ergelduta bezala etorri zen eta lezioak emateko bakarrik omen zen gauza: ez ingelesezko lezioak, ordea, hauek bakarrik bidezkoak izan arren.

Agian, bere burua gutxietsi egiten zuen gurekin hitzegitearren eta, oraingoz bederen, disimuluan zebilen.

Nolanahi ere, Xucenean bizi ginen, garbiketa eta zerbitzu-txandak bete egiten zituen berak protes-